Skip to content

Orientazio Lasterketa Algortan. Proiektu Berria. Otsailak 4 zapatuan.

enero 24, 2017

img-20170124-wa0003Algortako Orientazio Lasterketa herrian izango den orientazio proba bat da. Proiektu hau Getxoko Udaleko Getxolanek eta Getxoko Kultur Etxeak sortutako SINERGIKA bekari esker sortu da.
Bekaren xede nagusiak arte praktika garaikidea sustatzea eta artearen mundua beste arlo batzuetara zabaltzea dira. Sinergikak hiri ingurua dinamizatu nahi du, eta, horretarako, saltokiek parte hartze aktiboa izango dute. Zehazki, lasterketa honek proiektuan parte hartuko duten 10 denda ekintza artistiko baten barruan elkartuko ditu.
Irteera eta helmuga Sarrikobaso kaleko 31. zenbakiaren parean egongo da, eta proba Algortako kaleetan zehar izango da.
Izena emateko bi modu daude: aldez aurretik, algortaorientaziolasterketa@gmail.com helbide elektronikoan edo, probaren egunean, irteeran.
Proba hau toki jendetsu batean izango da. Beraz, antolaketak argi utzi nahi du, parte-hartzaileek ez dutela inolako lehentasunik izango gainontzeko oinezko zein ibilgailuekiko. Ondorioz, zirkulazio arauak erabat errespetatu beharko dira.
Herrian izango denez, orientazio proba hau teknikoki erraza izatea aurreikusten da. Hala ere, beharrezkoa izango da mapa arretaz irakurtzea.
Ibilbide bakarra izango da, eta gutxi gorabehera 2 kilometroko luzera izango du. Beraz, ESPRINT izeneko lasterketa bat izango da. Lasai lasai egiterik badago.
Lasterketa banaka edo taldeka egin daiteke, eta guztira 12 kontrol-puntu egongo dira. Kontrol-puntu bakoitzean, lasterketa txartelean dagokion tokian marka bat egin beharko da, bertan aurkituko diren pintzak erabilita.
Sailkapena eta probaren eguneko irudiak otsailaren 5ean (igandea) argitaratuko dira.
Edozein zalantza izanez gero, hurrengo helbidean gurekin harremanetan jartzeko aukera duzu:
algortaorientaziolasterketa@gmail.com

From → Uncategorized

Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: